2012/04/14

DANCE TALDE HARRAPAZANKEN

Hemen duzue ikastolako dance taldeko neska batzuen Harrapazank jaialdiko dantza batzuk!!!

 http://youtu.be/HvkDlWNQbKE


 http://youtu.be/KBuFcc-8bRw

2012/03/21

2012ko dantza moderno topaketa (kirikiño ikastola)

Martxoaren 2an barikua, kirikiño ikastolan lehengo dantza modernoan topaketa ospatu genuen arratsaldeko 18:00etan. Bertan dance sesion kanpo jardueran dauden ikasleak eta beste bi ikastola bildu ziren haien dantzako trebeziak erakutsi nahian. Gonbidatuen artean Abusu ikastola eta Urretxindorra egon ziren. Gure ikasleak polikiroldegiko kantxan erreginak zirela erakutsi nahi zuten haien dantza erakutsiaz, eta lortu ere lortu zuten. Urte guztiko lana bertan erakutsi zuten, pausuak ondo finkatuz, mugimenduak musikarekin koordinatuz, gradetako gurasoen ahoetatik irri bat ateraz… amaieran sari banaketa bat egon zen eta diplomak eta gozokiak gustu handiz hartu zuten gure dantzariek.


Aipatu beharra dago Abusu zein Urretxindorrako taldeek oso ondo egin zutela eta eskerrik handiena eman nahi diegula topaketa honetan parte hartzeagatik

Hemen dituzue bideoak ikusteko link-ak:

URRETXINDORRA: http://youtu.be/ZyVTWPz2zn0

ABUSU:  http://youtu.be/D4zXcSoBX-w

                http://youtu.be/6l7kgRAls04

KIRIKIÑO:  http://youtu.be/BKia318Tq6s (Ongi etorria)

                    http://youtu.be/gI9ItIu8Wps     (dance 4)

                    http://youtu.be/nkLEekS8jts  (dance 5)

                    http://youtu.be/i5gLUwlccYk  (dance 6)

                    http://youtu.be/eQEvq4ztgnM   (dance 7)

                    http://youtu.be/v1O2T7M30p4 (Eneko eta Ainhoa)

ARGAZKI GUZTIAK, ESKUMAKO ALDEAN DAGOEN IRUDIAN KLIK EGIN ETA AZALDUKO ZAIZKIZUE.

2012/03/15

Eskupilota 5-6 maila.

Martxoaren 2an, ostiralero bezala, eskupilotako mutilok batu ginen Kirikiñoko frontoian 5:30tan Bilboren kontra hiru partidu jokatzeko, 18 tantora. Bertan, pixka bat berotu ondoren, lehenengo bikoteak ekin zion.

Jolastu zuten lehenak Aitor eta Mikel izan ziren; hauek 8-18 galdu zuten, baina hala ere, partidu ederra eta entretenigarria izan zen, tentsioz betea.

Bigarren bikoteak, Markel eta Ander, irabazi egin zuten. Nekez, baina ondo.

Azkeneko bikotea, Enaitz eta Adrianena izan zen. Ez zen partidurik liluragarriena izan, baina ondo jolastu zuten.

Ikus dezakegunez, hiru partidutik, bikote batek baino ez zuen irabazi. Hala ere, partidu guztiak oso entretenigarriak izan ziren, pilota bizia izan baitzen.